AURKEZPENA

ONGI ETORRI ITXINAPEKO OKELARA!

Zuekin bat datorren proiektu berri hau zertan datzan, eta bide batez, esperientzia honetan sar arazi dizkiguten zergatiak komentatzea dugu helburu.

Oroar, baserria bizibide gisa mantentzea da gure sedea. Horretarako, gaurko ekoizpen sistematik at, kalitatea zaintzen duen betiko elikadura hartu-emanak sustatu behar ditugu.


Azkeneko urteotan, sistema modernoan bizi iraun ahal izateko, kantitatean oinarritutako produkzioetan sostengatu dira gure explotazioak.

Orain berriz, zuzeneko salmentari esker,produkzio era berriak jorratzeko aukera zabaltzen zaigu. Bitartekariak, garraioak eta abarretan joandako gastuak kentzen baditugu, baserritarroi prezio duinak eskuratzea posible egiten zaigu.

Honek baserrian inbertitzea, ganaduaren ongi izatean eta elikaduran ahalegin handiagoak egiteko aukera emango digu, kalitatezko belarrekin eta transgenikorik gabeko pentsuekin, esate baterako.

Era berean, zuzeneko salmentarekin baserritarari bezeroa ezagutzeko aukera ematen zaio. Guretzako garrantzitsua izanik ahaleginez lortutako produktuen erosleei aurpegia ipintzea eta horren inguruan harreman bat zabaltzea.